XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azken idazki honekin ondorioren bat burutuko zenuela uste dugu.
Irakurri duzun guztia ausnartuz, erantzun iezaiozu galderari: erlijioak behartzen ote zituen musulmanak beren etsaiarekin jasankor izatera?.
Arabiar abeltzantza irudikatzen duen XIII. mendeko miniatura.
Oraingo honetan, emakume bat dugu dromedari talde bat zaintzen.
Bigarren hipotesiari buruz zeure ondorioak eta zuzena ala okerra den eritzia aterako zenituenez, hirugarren eta laugarrenei buruz bateraki ari gaitezen:
Dakusazuen eran, bi hipotesiok elkarren aurkako direlarik, bata zuzena dela baieztatzeak, bestea okerra dela esan nahi du.
Beraz, biok bateraki azter ditzakegu; eraso eta konkistatzen zituzten herrietan sartzen ziren arabiarren kopurua zein zen, zenbat herrialde konkistatu zituzten eta beren artean zein giza-erakera zuten jakitera joko du ikerketak.
Ikerketa egiteko era, besteetako berbera dugu: oinarrizko dokumentu batzu eskainiko dizkizugu (zeuk beste batzu bila ditzakezu eta bilatu behar dituzu) eta berorietatik ondorioak atera behar dituzu.